Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Etxebizitzaren eskriturak

Azkenean, prozesu osoa ixteko, beharrezkoak diren zenbait alderdi azalduko dizkizugu.

Gai orokorrak
Notariotza hautatzea eroslearen eskubidea da.
Izenpetzeko data eroslearen, saltzailearen eta bankuaren artean hitzartzen da.
Kontrako hitzarmenik ez badago, Ogasun Higiezinen gaineko Zerga ordaindu duen saltzaileak erosleari egotzi ahal izango dio, alde bakoitzak jabari-titulartasuna izan duen eta izango duen denborari dagokion proportzioan.
Jatorrizko kopia eskriturak izenpetzen direnetik gutxi gorabehera hilabeteko epearen barruan jasotzeko aukera dago.
Normalean kuoten ordainketa maileguaren egunean egin ohi da. Kutxabanken zuk aukeratzen duzu kuota ordainduko duzun hilabetearen eguna eta hilabetearen hasieran finkatzea komeni da.
Interes-tasak baxuak direnean, aurreratutako amortizazioek eragin txikia dute. Aurrezkiak etorkizuneko gertakizunetarako edo ustekabeetarako gorde behar dira.
Saltzaileak etxebizitzaren gaineko hipoteka badauka, zure bankua kitatzeaz arduratuko da eta saltzailearen zorra dagokion bankuarekin kitatuko du.
Informazio gehiagorako hitzordua eskatu
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko hurrengo formularioa bete dezakezu edo, bestela, betiko bulegora etor zaitezke.