Terminoen Glosarioa

Premio Expansión

Zure zalantzak argitzeko, hona hemen zure esku jartzen dugun glosarioa, hipoteka-arloan erabiltzen diren hitzei buruz zalantzaren bat izanez gero, argi eta garbi uler ditzazun.

Informazioa eskatu
HJA

Higiezinen Jabetzako Agentea. Etxebizitzen eta bestelako higiezinen salerosketan bitartekari jarduten duen profesionala da. Haren titulua Herri Lan, Garraio eta Ingurumen Ministerioak luzatzen du. Komisioa kobratzen du.

Abala

Berme-mota honen bidez, abalatuak dagokion ordainketa egiten ez badu, abal-emaileak haren zorra bere gain hartzen du.

Hartzekoduna

Mailegu batean zorra kobratzeko eskubidea duen hori, adostutako baldintzen arabera.

Hipoteka zabaltzea

Hipoteka handitzea kapitala gehitzea zein hipoteka baten dirua itzultzeko epea luzatzea izan daiteke.

Erresak edo seinalea

Salerosketa-kontratuan erosleak saltzaileari ematen dion zenbatekoa, adostutako baldintzen arabera, etxebizitza erosiko duela adierazteko berme gisa. Etxebizitzaren zenbateko osoaren %3 eta %10 bitartekoa izan ohi da. Ohikoenak zigor-erresak izaten dira, hain zuzen, eskritura sinatu baino lehen, kontratua ez betetzeko aukera ematen dutenak.

Kadentzia

Zenbatean behin aztertzen diren interes-tasa aldakorra duten hipotekak. Hau da interesen berrikuspenen maiztasuna. Bankuarekin ados daiteke, baina, oro har, berrikuspen hori 12 hilean behin egiten da. Gazteleraz “cadencia” eta “carencia” nahastatzen ohi dituzte. Euskaraz “kadentzia” (maiztasuna) eta “ezaldia” erabiltzen ditugu, hurrenez hurren, aurreko termino horien baliokide.

Kargak

Dokumentu Publikoaren bidez Jabetzaren Erregistroan inskribatutako jabetza jakin bat nahierara erabiltzeko dauden mugak dira. Hipoteka, bide-zorra, usufruktu-eskubidea edo baldintza suntsiarazlea izan daiteke karga. Higiezin jakin bat kargarik gabekoa izango da Jabetza Erregistroan zehaztutako mugetatik bat ere ez badauka.

HJA Agentearen Komisioa

Etxebizitzaren salerosketa hirugarren baten bidez kudeatzen bada, komisioak %2 eta %5 bitartean alda daitezke, esklusibotasuna sinatuz gero. Prozesu osoa saltzaileak eta HJAko agenteak adostutakoaren araberakoa da.

Subrogazio-komisioa

Hipoteka banku batetik bestera aldatzean bankuak kobratzen duen ehunekoa. Oraingo hipoteketarako, subrogazioarengatiko gehieneko komisioa, Legeak ezarrita duena, % 0,50ekoa da lehenengo bost urteetan, eta % 0,25ekoa seigarren urtetik aurrera. Bankuarekin % 0raino negozia daiteke.

Salerosketa-kontratua

Kontratu honetan eroslearen eta saltzailearen artean etxebizitza eskualdatzea modu pribatuan adosten da.

Etxebizitza aurrezki-kontua

Aurrezki-kontu honen funtsek, bereziki, kontu bereko titularraren ohiko etxebizitza eskuratzeko, eraikitzeko edo zaharberritzeko balio dute. Etxebizitza-kontuen ezaugarri nagusia interes handiko onura fiskalak edukitzea da. Zergak arintzeko aukera ematen dute, gehienez 4 urtez, kontu honetan inbertitutakoaren %15ekoa, urtean 9.000 euroraino. 1999/01/01 baino lehen irekitako kontuetarako epea 5 urtekoa da. Gainera, etxebizitza-kontuek beste batzuek baino interes-tasa handiagoa eskaini ohi dute.

Kuota

Bezeroak ordaintzeko hartzen duen konpromisoa da, kopurutan zehaztuta. Estatuan, oro har, hilean behin ordaintzen zaio mailegua eman duen bankuari, mailegatutako kapitala itzultzeko eta interesak ordaintzeko. Ohikoena beti kopuru bera izatea da baina gerta daiteke gorakorra edo beherakorra izatea.

Eskritura publikoa

Notarioak baimendutako eta aitortutako dokumentua da, Jabetzaren Erregistroan inskribatzeko. Bere aurrean sinatzen da. Bertan, etxebizitzari buruzko zehaztasun guztiak agertzen dira: ordaindutako zenbatekoa, salerosketa egin duten alderdiak, jabetzaren deskribapen fisikoa, higiezinak izan ditzaketen kargak, komunitate-gastuak eta jabetza eskuratzeko titulua.

Euriborra

Espainiako Erresuman hipoteka-maileguak emateko gehien erabiltzen den erreferentzia-indizea da. Europako Batasunaren barruan bolumen handieneko negozioa duten 64 bankuek emandako diru-maileguen interes-tasen batez bestekoa islatzen du. Indize aldakor honek ekonomia indartzearekin edo moteltzearekin batera gorabeherak izaten ditu.

Fidantza

Beharkizun jakin bat bete ahal izateko berme gisa aurreratzen den zenbatekoa da.

Informazio-fitxa pertsonalizatua

Bankuak erosleari ematen dion azken dokumentua da; bertan, hipoteka-maileguaren baldintzak zehazten dira.

Etxebizitzarako finantzaketa

Mailegatutako diru-kopurua. Etxebizitza bat erosi nahi denean, eskuratuko den higiezinaren tasazio-balioaren %70aren eta %80aren artekoa izaten da.

Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (Salerosketa)

Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan agiri publikoan formalizatutako salerosketak zergapetzen dira. Eskrituran agertzen den zenbatekoaren gainean ezartzen da eta inoiz ezin du %1a gainditu. Autonomia Erkidegoaren eta etxebizitzak duen balioaren arabera aldatzen da zenbatekoa.

Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (Hipoteka)

Dokumentu publikoan izenpetutako hipotekak zergapetzen duen. egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.
Hipoteka-erantzukizunaren gainean ezartzen da eta Autonomia Erkidegoaren arabera desberdina da. Haren gehieneko balioa Hipoteka-erantzukizunaren %1a izan daiteke.

OHZ Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Jabeak ordaindutako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga Urtean behin kobratzen dute eta etxebizitzaren balio katastralaren arabera ezartzen da.

Hiriko lurren balioaren gehikuntzaren gaineko Udal Zerga edo Udal Gainbalioa

Saltzaileak, legez, egin beharreko ordainketa bakarra da. Zenbatekoa ez da etxebizitzaren salerosketaren balioaren edo merkatuko balioaren araberakoa, balioa katastralaren mendekoa baizik, Udalak zehaztutako zenbatekoaren arabera.

Mailegua bideragarria izateko behar diren titularrei eta abal-emaileei buruzko informazioa.

NAN, azken 3 nominekin, errentaren azken aitorpena eta beste mailegu batzuk ordaindu izanaren egiaztagiriak edo azken 3 hilabeteetako kontuen mugimenduak.

Interes finkoa

Maileguaren bizitza osoan finkoa den interes-tasa da. EURIBORRA igotzeak edo jaisteak ez dauka eraginik interes finkoan hitzartutako maileguetan.

Interes aldakorra

Interes-tasa honetan Erreferentziazko Indizea eta Bankuarekin hitzartutako Diferentziala dago. Interes aldakorreko maileguetan gehien erabiltzen den erreferentzia-indizea EURIBORRA da. Interes finkoan ez bezala, haren balioa merkatuko gorabeherekin aldatzen da.

OEZ (Ondare Eskualdatzeen gaineko Zerga)

Bigarren eskuko etxebizitzen salerosketari ezarritako zerga. Haren zenbatekoa eskriturako prezioaren gaineko ehuneko jakin bat da eta Autonomia Erkidegoaren arabera aldatzen da. Etxebizitzei OEZ ezartzen zaie, ez BEZa.

BEZ

Eraiki berria den etxebizitza batean gaur egungo BEZa etxebizitzaren gaineko prezio osoaren %10a da. Beste higiezin-mota bat baldin bada, %21ekoa da, salbu babes ofizialeko etxebizitza denean. Kasu honetan, %4koa da. Erosleak ordaintzen du, baina saltzailea da herri-ogasunean zerga ordaintzeaz arduratuko dena.

Tasazioaren ordainsaria

Salerosteko kontratua izenpetzean edo hipoteka egin bitartean eska daiteke etxebizitzaren prezioa merkatuko batez besteko prezioaren araberakoa dela bermatzeko asmoz. Honako gastua etxebizitza-motaren eta metro koadro-kopuruaren arabera aldakorra da (100 eta 400 € artean).

Notarioaren ordainsaria

Salerosketaren eskritura publikoa egiteagatiko edo egilesteagatiko gastua. Zenbatekoa higiezinaren kostuaren araberakoa da eta handitu daiteke notarioaren prozeduren arabera.

Erregistroko ordainsaria

Jabegoaren Erregistroan salerosketa inskribatzearen ordainsaria. Zenbatekoa etxebizitzaren kostuaren araberakoa ere bada

Kargei buruzko oharra

Haien hipoteken interes aldakorreko tasei bankuek ezartzen dieten gutxieneko muga. Haren azpitik ez dago Euriborraren jaitsierez aprobetxatzerik.

Informazio-ohar soila

Jabegoaren Erregistroari edo notaritzari eskatzen zaion agiria, etxebizitzak dituen kargak egiaztatzeko (hipotekak, enbargoak, ezordainketak, etab.)

Lotutako eskaintza

Bankuak erosleari ematen dion azken dokumentua erabakia har dezan. Gehienez 14 hilabeteko balioa du ematen denetik.

Hipoteka Mailegua

Berme gisa, etxea bera edo bestelako higiezina bera duen diru-mailegua. Orokorrean, jabego bat erosteko eskatzen da eta hura da maileguaren ordainketa bermatzen duena.

Mailegu-hartzailea

Mailegua hartzaile edo onuraduna da. Maileguan dirua hartzen duena da, kontratuan hitzartutako epean itzultzeko obligazioa hartzearen bitartez.

Jabegoaren Erregistroa

Erregistro Publikoa non higiezinen datuak eta horiei lotutako kargak inskribatzen eta aldatzen diren.

Hipoteka-erantzukizuna

Hipotekaren bidez bermatzen diren kontzeptu guztien batura da: kapitala, kostu judizialak, interes arruntak eta berandutzakoak, gastuak, etab. Zenbateko haren gainean hipoteka formalizatzearen eta ezeztatzearen gastuak kalkulatzen dira.

Subrogazioa

Gure hipoteka beste finantza-erakunde batera aldatzeko prozesu juridikoa da, baldintza ekonomiko hobeagoekin. Subrogazioaren bitartez interes-tasa edo amortizazio-epea alda daitezke.

UTB (Urteko Tasa Baliokidea)

Maileguak alderatzeko indizerik efektiboena da. Hura kalkulatzeko hiru elementu hartzen dira kontuan: interes nominala, komisioak eta amortizazio-epea. Baina ez da kontuan hartzen hipoteka lortzeko bankuek ezartzen dituzten lotutako produktuen prezioa.

Tasazioa

Higiezinaren balorazio ekonomikoa da eta Espainiako Bankuak homologatutako enpresa independente batek egiten du.

Interes-tasa

Ordaindu gabeko kapitalari ezarritako ehunekoa da eta mailegua ematean kobratzen da.

Interes-tasa nominala

Finantza-erakundearekin hitzartutako interes-tasa da, inflazio-tasa kendu gabe.

Usufruktua

Jabegoaren erabilera beste pertsona bati lagatzea da, haren titulartasuna eman gabe.

BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitza)

Gobernuak etxebizitza hauen kostuaren zati baten ordainketa laguntzen du. Erosteko nahiz alokatzeko daude. Haien ezaugarri nagusia, horiek eskuratzeko eta haien onura ekonomikoez baliatzeko, onuradunek baldintza bereziak bete behar izatea da.

Informazio gehiagorako hitzordua eskatu

Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko hurrengo formularioa bete dezakezu edo, bestela, betiko bulegora etor zaitezke.

Solicitar información