Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Kutxabank SA entitateak konpromiso irmoa du gure bezeroen datu pertsonalak eta informazioaren konfidentzialtasuna babesteko, bai eta une oro erakundeak haien datuei emandako tratamenduari buruzko informazio eguneratu eta osoa emateko ere, indarreko araudiari jarraikiz. Horregatik, Kutxabank SA enpresan (aurrerantzean, Kutxabank) zure datuak nola tratatzen ditugun jakinaraziko dizugu, jarraian.

 

Oinarrizko informazioa

 

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna

Identitatea: Kutxabank SA

Posta-helbidea: Kale Nagusia 30-32, 48009 (Bilbo).

Helbide elektronikoa: info@kutxabank.es

Datuen babeseko ordezkariaren kontaktua: dpo@grupokutxabank.com

Edraatubeilnit ako kategoriak.

Informazio zehatza aurki dezakezu Politika honen 3. apartatuan

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean
    • Identifikaziorako eta harremanetarako datuak, diru-sarreren maila, produktu eta zerbitzu kontratatuak, produktuarekiko harremana (titularra, baimendua edo ordezkaria), MiFID kategoria.
  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak.
    • Datu finantzarioak, Entitatearekin kontratatutako produktuak eta ordainketen historia. Hormen, bideokonferentzien, telefono-deien eta antzeko bideen bitartez egin ditugun komunikazioetan lortutako datuak, gure web-orrietan edo mugikorreko aplikazioetan egin dituzun nabigazioetan lortutako datuak (gailuaren IDa, publizitatearen IDa, IP helbidea eta nabigazioaren historia), baldin eta zure nabigazio-gailuetan cookieen eta antzeko teknologien erabilera onartu baduzu. Deien grabaketetan jasotako datuak.
  • Kutxabankek gainerako datu-kategoriak aztertu eta tratatzetik inferitu edo ondorioztatutako datuak.
    • Bezeroak kategoria eta segmentuetan multzokatzea edo Finantza Tresnen Merkatuei buruzko Zuzentarauaren (MiFID) arabera kategorizatzea. Ordaintzeko edo ez ordaintzeko probabilitateak edo arrisku-mugak esleitzen dituzten scoring puntuazioak.
  • Zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, publikoaren eskura dauden iturrietatik, erregistro publikoetatik edo kanpoko iturrietatik eskuratuak. Datuok dira:
    • Ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko datuak, Asnef eta Badexcug fitxategietatik eskuratuak.
    • Finantza-sisteman mantendutako arriskuei buruzko datuak, Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentralaren (CIRBE) datu-basetik eskuratuak.
    • Nazio Batuek, Europar Batasunak, Espainiako Erresumak, Erresuma Batuak eta/edo U. S. Department of the Treasury’s Office of Foreign Assets Control (OFAC) departamentuak ezarritako nazioarteko zehapen ekonomiko eta finantzarioen arloko lege, araudi, jarraibide, ebazpen, programa edo neurri murriztaileetan agertzen diren pertsonen edo erakundeen datuak.
    • Prentsan, sare sozialetan, Interneten, egunkarietan eta aldizkari ofizialetan, erregistro publikoetan edo Administrazio Publikoen ebazpenetan jendearentzat eskuragarri dauden datuak.
Tratamenduaren eta legitimazioarenzioaren helburu nagusiak

Informazio zehatza aurki dezakezu Politika honen 4. apartatuan

Bezeroari alta ematea, kontratatzeko eskabideak aztertzea, kontratatu aurreko neurriak aplikatzea eta arriskuak ebaluatzea.

  • Kontratuzko harremana gauzatu, kudeatu, kontrolatu, mantendu eta eguneratzea, barne hartuta bezeroen erreklamazioak kudeatzea.
  • Kontabilitateko, legezko, zerga-arloko eta administrazioko betebeharrak betetzea, barne hartuta kreditu-gaitasunarekin eta kapitalak zuritzea eta/edo iruzurrezko jokabideak izatea prebenitzearekin lotutakoak.
  • Diruzko betebeharrak betetzeari edo ez betetzeari buruzko datuen tratamendua, legez gaitutako edo interesdunaren adostasunean oinarritutako kasuetan. - Kapitalak zuritzearen eta terrorismoa finantzatzearen prebentzioaren arloko legezko betebeharrak betetzea.
  • Kutxabanken interes legitimoan oinarritutako iruzurrezko jokabideak prebenitzeko tratamenduak.
  • Hartzaileen baimenenean edo, hala badagokio, interes legitimoan babestutako merkataritza-komunikazioak igortzea.
  • Scoring delakoko eta arrisku-ebaluazioko produktu eta tratamendu gehigarriak kontratatzeko profilak sortzea, interes legitimoaren printzipioan edo, hala badagokio, interesdunen adostasunean babestuta, erabilitako datuen arabera. Tratamenduok eragin nabarmeneko automatizatutako erabakien ondoriozkoak badira eta ez badira beharrezkoak kontratu bat egiteko, beti oinarrituko dira legezko betebeharrak betetzean edo adostasunean.
  • Interesdunaren adostasunean oinarritutako promozio eta zozketetarako egindako tratamenduak.
  • Kutxabanken legezko betebeharrak betetzean oinarritutako bideozaintzako tratamenduak, banketxeko transakzioen eta instalazioen segurtasuna bermatze aldera.
  • Xede estatistikoa edo Entitate barneko jarraipeneko xedea duten tratamenduak, interes legitimoan oinarrituak.

 

Hartzaileak

Informazio zehatza aurki dezakezu Politika honen 6. apartatuan

  • Agintaritza arautzaile eta gainbegiratzaileak (adibidez, Espainiako Bankua eta Europako Banku Zentrala)
  • Taldeko sozietateak, eta agintaritza edo organismo ofizialak, bai eta beste herrialde batzuetakoak ere, Europar Batasunaren barruko zein kanpokoak, terrorismoaren eta delinkuentzia antolatuaren forma larrien finantziazioaren aurka borrokatzeko eta kapital-zuritzea prebenitzeko.
  • Espainiako Bankuaren Arriskuen Informaziorako Zentrala
  • Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko fitxategiak, ez-betetze hori gertatuz gero.
  • Titulartasun Finantzarioen fitxategia.
  • Epaitegiak eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak.
  • Auditoretzako erakundeak.
  • Transakzioetan ezinbesteko laguntzaile moduan aritzen diren beste entitate batzuk, esaterako, preskriptoreak, higiezinen merkatuko bitartekariak, higiezinen atari modura lotuta egon ala ez, notarioak eta erregistro publikoak.

 

Eskubideak Interesdunak erreklamazio bat aurkeztu ahal izango dio kontrol-agintaritzari, eta aukera izango du datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, aurkaratu, haien tratamendua mugatu eta lekualdatzeko eskubidea erabiltzeko, bai eta bere datu pertsonalei buruzko banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko ere; erreklamazio hori idatziz igorri ahal izango dio tratamenduaren arduradunari, aurrez aipatutako helbidera.
Jatorria
  • Zuzenean interesdunetik, haren legezko ordezkaritik edo ahaldunetik.
  • Entitatearekin lankidetza-hitzarmenak egin dituzten erakunde publiko eta pribatuetatik eskuratuak. .
  • Prentsan, sare sozialetan, Interneten, egunkarietan eta aldizkari ofizialetan, erregistro publikoetan edo Administrazio Publikoen ebazpenetan jendearentzat eskuragarri dauden iturriak.

 

 

Kutxabankek Pribatutasun Politika hau garatu du, zeina edozein unetan aurki dezakezun www.kutxabank.com/privacidad helbidean, bezeroak atalean. Atal horretan, xehetasun osoz aurki dezakezu nola erabiltzen ditugun zure datu pertsonalak zurekin ditugun harremanetan; era berean, informazio hori paperean eska dezakezu, gure edozein bulegotan.

Gurekin dituzun harremanak kudeatzeko orduan, Kutxabankek Politika honetan jakinarazitako helburuekin tratatuko ditu zure datu pertsonalak, betiere indarreko araudian ezarritakoari jarraikiz, zure eskubideak errespetatuz eta gardentasun osoz.

 

1. Aplikatzekoa den araudia.

 

Hona hemen zure datu pertsonalekin egingo ditugun tratamenduak arautzen dituzten araudi nagusiak:

  • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen prozesamenduan eta datu horien zirkulazioan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (hemendik aurrera, DBEO)
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (hemendik aurrera,DBLO).

 

2. Tratamenduaren arduraduna

 

Tratamenduaren arduraduna: gurekin dituzun kontratu- eta negozioharremanetako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Kutxabank SA da, eta hau du helbide postala: Kale Nagusia 30-32, 48009 (Bilbo). Helbide elektronikoa: info@kutxabank.es.

Kutxabankek Datuak babesteko ordezkari bat dauka izendatuta, eta hark erantzungo du zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideak erabiltzeari buruz izan dezakezun edozein zalantza. Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, eta zure iradokizun, galdera, zalantza edo erreklamazioak helaraz diezazkiokezu helbide honetara: dpo@grupokutxabank.com

entitate filial hauekin: Kutxabank Pentsioak, Baskepensiones BGAE eta Kutxabank enplegua BGAE, pentsio-planak kudeatu eta administratzeko, eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak. Hona hemen akordio horien alderdirik nabarmenenak:

Kutxabank Pentsioak, Baskepensiones BGAE eta Kutxabank enplegua BGAE entitateek pentsio-planen eta BGAEn bazkide oso eta onuradunen datu pertsonalak tratatzearen helburua da bazkide oso eta onuradun horiek beren Aurreikuspen Planetara atxikitzeko kontratu-harremana formalizatu, kudeatu eta gauzatzea. Tratamendu honen oinarri legitimatzailea aipatutako atxikimenduzko kontratua betetzea da.

Kutxanbankek datu pertsonalak tratatzearen helburua da bezeroei bermatzea erabateko kalitateko zerbitzua emango zaiela, haien interesak gehiago babestea eta edozein produktura atxikitzeko kontratu-harremanaren ondorioz gerta daitekeen edozein gorabeheraren jarraipen hobea egitea. Tratamendu honen oinarri legitimatzailea da aipatutako Entitateetako bazkideei kalitatezko arreta ematea, bai eta horrelako eragiketak behar bezala egiten direla bermatzea ere.

tratamenduarekin lotutako prozesua, bere izenean eta kontura, eta arduradun bakoitzaren kontura. Nolanahi ere, zure eskubideak erabil ditzakezu Kutxabank SA entitatean.

 

3. Datuen kategoriak

 

Kutxabanken askotariko datu pertsonalak tratatuko ditugu, informazioeskabideak edo gurekin izango dituzun kontratu aurreko edo kontratuzko harremanak kudeatu ahal izateko. Jarraian, zer kategoriatako datuak tratatuko ditugun adieraziko dugu, jakinik adieraziko ditugun datu-kategoria guztiak ez direla beti datu-tratamendu guztietan erabiltzen.

Egiten ditugun tratamendu-jardueren xehetasunak 4. apartatuan daude jasota; horretan, zehatz-mehatz aztertu ahalko duzu tratamendu zehatz bakoitzeko zer datukategoria erabiltzen diren; hala, nahi baduzu, DBEOan onartzen zaizkizun eskubideak erabiltzeko beharrezko informazioa izango duzu, bereziki, aurkaratzeko eta adostasuna ezeztatzeko eskubideak erabiltzeko

Hona hemen tratamendu bakoitzak erabiltzen dituen datu-kategoriak:

 

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean, zuzenean zein zure legezko ordezkariaren edo ahaldunaren bidez, bai eta entitatearekin tratamenduaz arduratzeko akordioak egin dituzten erakunde publiko eta pribatuen bitartez ere.
    • Identifikatzeko eta harremanetarako datuak: identifikazio-agiria, izenabizenak, sexua, posta bidez, telefono bidez edo elektronikoki harremanetan jartzeko informazioa, egoitza, nazionalitatea eta jaiotzeeguna. Erantzukizun publikoa duen pertsona izatea edo erantzukizun publikoa duen pertsona batekin harremana izatea, kapitalak zuritzeari buruzko araudiaren ondorioetarako eta helburu horrekin soilik.
    • Datu sozioekonomikoak: jarduera profesionalaren edo lanbidejardueraren datuak, diru-sarrerak edo ordainsariak, familia-unitatea edo familia-ingurunea, ikasketa-maila, ondarea, datu fiskalak eta zergaarlokoak.
    • Datu finantzarioak: kontratatutako produktu eta zerbitzuak, produktuarekiko harremana (titularra, baimendua edo ordezkaria), Finantza Tresnen Merkatuei buruzko Zuzentarauaren (MiFID) araberako kategoria.
    • Datu biometrikoak: hatz-aztarna eta aurpegi-azterketa.
    • Deien grabaketetan jasotako datuak: Kutxabankek zurekin izandako deiak edo komunikazio elektronikoak grabatu ahalko ditu (erabil daitekeen edozein bidetatik: posta elektronikoa, txata, SMSa, berehalako mezularitzako aplikazioak, sare sozialak, etab.), eta zerbitzuetara sartzeko erregistro informatiko eta telematikoak gorde ahal izango ditu. Behar izanez gero, Kutxabankek frogabide gisa erabili ahalko ditu grabaketa horiek, sor daitekeen edozein prozedura judizial, administratibo edo arbitraletan. Grabaketon oinarria da Kutxabankek kalitate- eta segurtasun-kontrolak egiteko eta bezeroen agindu eta transakzioen frogak lortzeko duen interes legitimoa, legezko betebeharrak betetze aldera; halakoak izan daitezke inbertsio-zerbitzuei buruzko deiak, esaterako. Ildo horretan, Kutxabankek grabatu eta/edo erregistratuko diren dei eta/edo komunikazio guztietan jakinaraziko du grabatzen eta/edo erregistratzen ari direla.
    • Bideozaintzan horrelako tratamenduetarako soilik jasotako datuak.
    • Hirugarrenei buruz zuk emandako datuak: Kutxabankek zuk emanak izanik hirugarrenei buruzkoak diren datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu, kontratu bat gauzatzeko beharrezkoak direnean. Ildo horretan, bermatzen duzu hirugarren horiek (onuradunak, familiakoak, abal-emaileak, etab.) informatu dituzula eta haien baimena lortu duzula Kutxabankek haien datuak tratatzeko. Era berean, hirugarren horiei datuen babesaren arloan dituzten eskubideen berri eman diezula bermatzen duzu; hala, hirugarrenok aukera dute Kutxabankera jotzeko beren eskubideak erabiltzeko, 8. apartatuan zehaztutako prozedurari jarraikiz.

 

Datu pertsonalak guraso-ahala dutenek edo desgaitasunen bat duten pertsonen legezko ordezkariek eman dituztenean, ordezkariok emango diote baimena Kutxabanki datuok jasotzeko, bai eta Politika honetan deskribatutako helburuekin erabili eta tratatzeko ere.

Zuk hirugarrenei emandako informazioa eman eta hirugarren horiek informazio hori Kutxabanki lagata datuak lortu baditugu, datuok Kutxabanken datubaseetan sartu aurretik zure baimena behar izango dugu.

Halakoetan, Kutxabank zurekin harremanetan jarriko da, gehienez hilabeteko epean, Pribatutasun Politika honetan jasotako informazioa emateko.

Kontratu-harreman osoan Kutxabanki eman dizkiozun datu pertsonal guztien egiazkotasuna bermatzen duzu eta zure gain hartzen duzu Banketxeari datuotan egon daitekeen edozein aldaketaren berri emateko betebeharra, datuak babesteko politika honetan jasotako ondorioetarako. Nolanahi ere, eta jakinarazteko betebeharra gorabehera, Kutxabankek zuri buruz dituen datuak aldian-aldian berrikusteko eta eguneratzeko eskatu ahalko dizu, eta dagozkion egiaztapenak egin ahalko ditu, indarreko araudiaren barruan.

 

  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak. Datuok dira:
    • Datu finantzarioak: oharrei eta eragiketei buruzko informazioa, alde batera utzita ordainagirien igorle diren hirugarrenei edo ordainketen hartzaileei buruzko informazioa, egindako inbertsioei eta horien bilakaerari buruzko informazioa, finantzaketei, zordunketa- edo kreditu-txartelekin egindako eragiketen laburpenei, Entitatearekin kontratatutako produktuei eta ordainketa historiari buruzko informazioa.
    • datu digitalak: Hormen, bideokonferentzien, telefono-deien eta antzeko bideen bitartez egin ditugun komunikazioetan lortutako datuak, gure weborrietan edo mugikorreko aplikazioetan egin dituzun nabigazioetan lortutako datuak (gailuaren IDa, publizitatearen IDa, IP helbidea eta nabigazioaren historia), baldin eta zure nabigazio-gailuetan cookieen eta antzeko teknologien erabilera onartu baduzu. Cookieekin lotutako tratamenduen inguruan Kutxabankek duen politikari buruzko informazioaren xehetasuna kontsultatu dezakezu Kutxabanken web-orri guztietan. Cookieen bidezko tratamendu hori egiteko, weborriaren funtzionamendurako beharrezkoak izan ezik, Web bakoitzean baimena eman beharko zaio Kutxabanki, eta horrelako tratamenduei buruzko informazioa jasota egongo da Cookieen Politikaren atalean. Horrez gain, zure nabigazio-ohituren tratamenduaren kasuan, zuk bisitatutako orrialdeak ere barne hartuko ditu. Tratamendu hori egiteko, aurretiko baimena eskatuko dizugu, horietako tratamendu bakoitzerako.
    • Datu geografikoak: zure gailu mugikorraren geolokalizazio-datuak, zeinak gure aplikazioak instalatzean eta/edo erabiltzean ematen diren, aplikazioaren konfigurazioan bertan horretarako baimena eman ondoren. Inola ere ez ditugu tratatuko lehiaren printzipioak edo enpresa-sekretuak urratzen dituzten datuak.

 

  • Kutxabankek gainerako datu-kategoriak aztertu eta tratatzetik inferitu edo ondorioztatutako datuak. Datuok dira:
    • Bezeroak kategoria eta segmentutan multzokatzea zenbait irizpide objektibotan oinarrituta, esaterako, haien adina, diru-sarreren maila, jabetza higiezinak, prozesuak, produktu eta zerbitzuen kontsumoak, edo produktuak kontratatzeko orduan dituzten lehentasunak, edo Finantza Tresnen Merkatuei buruzko Zuzentarauaren (MiFID) araberako kategoriaç
    • Ordaintzeko edo ez ordaintzeko probabilitateak edo arrisku-mugakesleitzen dituzten scoring puntuazioak.

 

Jakin behar duzu ez dugula aterako zure jatorri etnikoa edo arraza, zure iritzipolitikoak, zure erlijio- edo filosofia-arloko sinesmenak edo zure afiliazio sindikalaagerian jarriko duen daturik, eta ez dugula tratatuko datu genetikorik, ez eta zureosasunari edo zure bizitza sexualari edo sexu-joerari buruzko daturik ere («datukategoria bereziak»).

 

  • Zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, publikoaren eskura dauden iturrietatik, erregistro publikoetatik edo kanpoko iturrietatik eskuratuak. Datuok dira:
    • Ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko datuak, Asnef eta Badexcugfitxategietatik eskuratuak.
    • Finantza-sisteman mantendutako arriskuei buruzko datuak, Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentralaren (CIRBE) datu-basetik eskuratuak.
    • Nazio Batuek, Europar Batasunak, Espainiako Erresumak, Erresuma Batuak eta/edo U. S. Department of the Treasury’s Office of Foreign Assets Control (OFAC) departamentuak ezarritako nazioarteko zehapen ekonomiko eta finantzarioen arloko lege, araudi, jarraibide, ebazpen, programa edo neurri murriztaileetan agertzen diren pertsonen edo erakundeen datuak.
    • Prentsan, sare sozialetan, Interneten, egunkarietan eta aldizkari ofizialetan, erregistro publikoetan edo Administrazio Publikoen ebazpenetan jendearentzat eskuragarri dauden iturrietatik eskuratutako datuak.

 

4. Zer tratamendu egiten dizkiegu zure datuei?

 

Egiten dizkiegun tratamenduek askotariko helburu eta oinarri juridikoak dituzte.

4.1 Bezeroaren alta izapidetzea eta kontratazioaren eskabidea egitea edo kontratuak formalizatzea.

 

Tratamenduaren deskribapena

 

Zure datuak gure sisteman altan eman aurretik, pribatutasun-politika honen berri emango dizugu eta, jarraian, kontratuaren aurretiko jarduera hasteko eta eskatu diguzun kontratuzko harremanerako behar diren gutxieneko datuak eskatuko dizkizugu.

Kutxabankek, besteak beste, tratamendu hauek egingo ditu:

  • Zure bezeroen onarpena kudeatzeko beharrezkoak diren datu eta dokumentuak jasotzea
  • Produktu baten kontratazioa kudeatzea
  • Arriskuak emateko politikak aplikatzea; eskatutako kontratua gauzatzea bideragarria den aztertzeko beharrezkoak diren profilak egin daitezke haren kreditu-gaitasunari buruz.
  • Haren egokitasuna eta inbertsio-profila ebaluatzea MiFID produktu eta zerbitzuak kontratatzeko.
  • Produktu eta zerbitzuen kontratuen sinadura formalizatzea.

 

Tratamenduaren helburua

 

Tratamendu honen helburua da zure datu pertsonalak tratatzea, bezero modura altan emateko eta kontratazio-eskabidea eta kontratuen formalizazioa aztertzeko..

 

Tratamenduaren oinarria

 

Tratamenduok egiteko orduan, oinarritzat hartuko dira une bakoitzean bezeroak onartzeko eta altan emateko prozesuari eta produktu bakoitza kontratatzeko prozesuei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako betebeharrak.

 

Erabilitako datuen kategoriak

Helburu horiek lortzeko, datu hauek erabiliko ditu Kutxabankek:

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak.
  • Kutxabankek gainerako datu-kategoriak aztertu eta tratatzetik inferitu edo ondorioztatutako datuak
  • Zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, publikoaren eskura dauden iturrietatik, erregistro publikoetatik edo kanpoko iturrietatik eskuratuak.
    • Kutxabankek ondare kaudimenari eta kredituari buruzko informazioa ematen duten entitateen datuak tratatu ahal izango ditu, barne hartuta Espainiako Bankuaren Arriskuen Informaziorako Zentrala, eta profilak prestatu ahalko ditu datu estatistikoetan, datu soziodemografikoetan edo ondarekaudimeneko datu-baseen kontsultetan edo Politika honetan adierazitako eskuragarri dauden beste iturri batzuetan oinarrituta. Hori guztia, eskatutako eragiketaren kaudimena eta arriskua aztertzeko legez dugun betebeharra betetze aldera.

 

4.2 Kontratuzko harremana garatu, kontrolatu, mantendu eta eguneratzea

 

Tratamenduaren deskribapena

Tratamenduzko eragiketa hauek egin behar dira:

  • Zuk egindako eskakizun eta aginduak tratatzea,
  • Eragiketak, kobrantzak, berreskurapenak kudeatzea,
  • Auditoretzako jarduerak egitea eta, hala badagokio, kontratuzko harremanaren esparruan Kutxabanki eragiten dioten espediente aurrejudizial, administratibo, judizial edo administratiboak kudeatu eta kontrolatzea.
  • Jasotako erreklamazioak hartu, izapidetu, kudeatu, erantzun eta horien berri ematea.

 

Tratamenduaren helburua

 

Tratamenduaren xedea da formalizatuta daukagun kontratuzko harremana gauzatu, kontrolatu, mantendu eta eguneratzea.

 

Tratamenduaren oinarria

 

Tratamenduok beharrezkoak dira ezarriko dugun kontratuzko harremana mantentzeko, eta tratamenduok ez errazteak harreman hori kudeatzea eragotziko luke. Tratamenduon oinarrian Entitatearen kontratuzko eta legezko betebeharrak betetzea dago.

 

Erabilitako datuen kategoriak

 

Helburu hori lortzeko, datu hauek erabiliko ditu Kutxabankek:

 

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Gurekiko harremana mantentzeari buruzko datuak.

 

Datuak lagatzea

 

ikuskapen-erakunde eta agintaritza judizial, administratibo eta fiskal eskudunei, une bakoitzean aplikatzekoa den araudia betetze aldera, bereziki, baina izaera mugatzailerik gabe, bankuen eta finantzen arloan.

Era berean, Kutxabankek beharrezkoak diren lankideei datuak laga ahalko dizkie izapideetan, esaterako, preskriptoreei, auditoreei, notarioei eta erregistro publikoei.

 

4.3 Kontabilitateko, legezko, zerga- eta administrazio-arloko betebeharrak betetzea.

 

Tratamenduaren deskribapena

 

Aipatzearren baina mugatzeko asmorik gabe, asmo horiekin egindako tratamendurik garrantzitsuenak jakinaraziko dizkizugu.

  • Entitatearen kontabilitateko betebeharrak betetzea.
  • Hala Entitatearen nola pertsona fisiko eta juridikoen betebehar fiskalak betetzea, banakako zerga-sistemari dagokionez, egindako prozesuaren ondorioz.

 

Tratamenduaren helburua 

 

Tratamenduaren helburua da kontabilitateko, legezko, zerga- eta administrazioarloko betebeharrak betetzea. 

 

Tratamenduaren oinarria

 

Zure datuak tratatzea beharrezkoa da zure jardueragatik Entitateari eskatzen zaizkion kontabilitateko, zerga-arloko eta legezko betebeharrak betetzeko.

 

Erabilitako datuen kategoriak

 

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Gurekiko harremana mantentzeari buruzko datuak.

 

Datuak lagatzea

 

Kutxabankek eskubidea izango du bere datuak lagatzeko agintari, kontrol- eta ikuskapen-erakunde eta agintaritza fiskal eskudunei, une bakoitzean aplikatzekoa den araudia betetze aldera, bereziki, baina izaera mugatzailerik gabe, bankuen eta finantzen arloan.

Era berean, Kutxabankek beharrezkoak diren lankideei datuak laga ahalko dizkie izapideetan, esaterako, notarioei eta erregistro publikoei.

 

4.4 Diruzko betebeharrak betetzea / ez betetzea.

 

Tratamenduaren deskribapena

 

Hona hemen helburu hauekin egindako tratamenduak:

  • Ez-ordaintzeei buruzko datuak jakinaraztea fitxategiei, diruzko betebeharrak betetzeari edo ez betetzeari buruzkoak, datuen babesaren araudian ezarritakoari jarraikiz. Kutxabanken ardura izango da bermatzea zorrak zehatzak, ordaingarriak eta galdagarriak direla eta ez direla izan bere aldetiko erreklamazio judizial, arbitral edo administratibo baten xede.
  • Ondare-kaudimeneko eta kredituko fitxategi komunetan datuak kontsultatzea behar den heinean, kontratatu aurretik kaudimen ekonomikoa egiaztatzeko edo dagoeneko kontratatutako eragiketen jarraipen egokia egiteko. Kontsulta horietan oinarrituta, Kutxabankek zuregan eragina izan dezaketen erabakiak har ditzake, esaterako, kontratua ez egitea. Eragiketa bat atzera botatzearen arrazoia ondare-kaudimeneko fitxategietan agertzean soilik oinarritzen bada, arrazoi horren berri emango zaizu.

Tratamenduaren helburua

Tratamenduaren xedea da trafiko ekonomikoaren segurtasuna mantentzea eta interes orokorra babestea, Entitatean egindako arriskuen analisiak hobetzeko eta, hala, segurtasuneko eta kaudimeneko baldintzen merkataritza-truke askea babesteko.

 

Tratamenduaren oinarria:

 

Tratamenduok zuhurtasunezko mailegua emateari buruzko araudia eta aplikatzekoa den gainerako legeriak eskatutako gainerako legezko neurriak betetzeko egiten dira.

 

Erabilitako datuen kategoriak

 

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Gurekiko harremana mantentzeari buruzko datuak.
    • Kreditu-eragiketak ordaindu gabe izatearen ondoriozkoak, zehazki, ordaindu gabeko saldoa eta egoera irregularraren iraupena.
  • Zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, publikoaren eskura dauden iturrietatik, erregistro publikoetatik edo kanpoko iturrietatik eskuratuak. Datuok dira:
    • Ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko datuak, Asnef eta Badexcug fitxategietatik eskuratuak.
    • Finantza-sisteman mantendutako arriskuei buruzko datuak, Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentralaren (CIRBE) datubasetik eskuratuak.

 

Datuak lagatzea

 

Ez-ordaintzeei buruzko datuak diruzko betebeharrak betetzeari edo ez betetzeari buruzko fitxategiei, Badexcug (Experian) eta Asnef (Equifax) fitxategiei eta CIRBE zentralari jakinarazi ahalko zaizkie, araudi espezifikoari jarraikiz.

 

4.5 Kapitalak zuritzearen eta terrorismoa finantzatzearen prebentzioaren arloko betebeharrak betetzea.

 

Tratamenduaren deskribapena

 

Hona hemen helburu hauekin egindako tratamenduak:

 

  • Bezeroen arretaren eta ezagutzaren betebeharrak betetzeko beharrezkoa den informazioa eta dokumentazioa eskuratzea, bereziki, haien identitateari, jarduera ekonomikoari eta bezeroen kontratatzeko asmoari buruz. Era berean, egiaztatzea ea zuk edo zure ahaideek erantzukizun publikoko karguren bat betetzen duzuen edo bete duzuen.
  • Lortutako informazioa kanpoko iturriekin edo erregistro publikoetako, buletin ofizialetako edo informazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresetako datu-baseekin alderatzea.
  • Egiaztatzea elkarteekin duzun harremana eta, hala badagokio, haietan duzun kontrol-maila
  • Zuri buruzko informazioa Titulartasun Finantzarioen fitxategiari jakinarazi eta han eguneratzea; fitxategi hori Kapital-zuriketa eta Moneta Arauhausteak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzu Exekutiboaren ardurapean dago.
  • Kapitalak zuritzearen susmopeko prozesuak aztertzea, araudi espezifikoak ezarritako betebeharrak betetzeko.
  • Informazioa jakinaraztea Kapital-zuriketa eta Moneta Arau-hausteak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzu Exekutiboari.
  • Egiaztatzea ea Europar Batasunak, Espainiako Erresumak edo nazioarteko beste erakunderen batek egindako nazioarteko zehapen eta finantzazko kontraneurrien zerrendaren batean zauden, pertsona edo erakunde gisa.

 

Tratamenduaren helburua

 

Tratamendu honen helburua da kapitalak zuritzearekin eta terrorismoaren finantziazioarekin lotutako delituzko jarduerak prebenitzea, gaiari buruzko araudi espezifikoan jasota dagoenari jarraikiz.
 

 

Tratamenduaren oinarria

Tratamenduok kapitalak zuritzearen eta terrorismoa finantzatzearen prebentzioaren arloko indarreko legeria betetzeko egiten dira; legeria horiei jarraikiz, banketxeek beren bezeroen identitateari eta jarduera ekonomikoari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskuratzeko betebeharra dute, bezeroen behar bezalako arretako eta ezagutzako neurriak aplikatze aldera. .

 

Datuen kategoriak

 

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak.
  • Kutxabankek gainerako datu-kategoriak aztertu eta tratatzetik inferitu edo ondorioztatutako datuak. Datuok dira:
  • Zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, publikoaren eskura dauden iturrietatik, erregistro publikoetatik edo kanpoko iturrietatik eskuratuak, hots, Nazio Batuek, Europar Batasunak, Espainiako Erresumak, Erresuma Batuak eta/edo U. S. Department of the Treasury’s Office of Foreign Assets Control (OFAC) departamentuak ezarritako nazioarteko zehapen ekonomiko eta finantzarioen arloko lege, araudi, jarraibide, ebazpen, programa edo neurri murriztaileetan agertzen diren pertsonen edo erakundeen datuak.

 

 

 

Datuak lagatzea

 

Indarreko araudiak Ordezkatuen Taldea osatzen duten entitate filialekin informazioa partekatzera behartzen eta gaitzen du Kutxabank, kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantziazioa prebenitze aldera.

Ildo beretik, Kutxabankek nahitaez jakinarazi behar dio Titulartasun Finantzarioen Fitxategiari edozein kontu korronte, aurrezki-kontu, balore-kontu edo eperako gordailu egin denean, bai eta horietako bat aldatu denean ere; beraz, horien identifikazio-datuak kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantziazioa prebenitzeko sortutako fitxategi horretan jasoko dira. Fitxategi horren arduraduna Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritza da.

 

4.6 Iruzurrezko jokabideen prebentzioa.

 

Tratamenduaren deskribapena

 

Hona hemen helburu horrekin egindako tratamenduak:

 

  • Gure sistemen bidez egiten diren eragiketak aztertu eta berrikustea, iruzur-arriskuak kudeatu eta gure bezeroak babesteko.
  • Segurtasun-indar eta -kidegoek kudeatutako kanpoko datu-baseetako datuak kontsultatzea, iruzurretatik babesteko.

 

Tratamenduaren helburua

 

Tratamendu honen helburua iruzurra prebenitzea, hautematea eta/edo jazartzea da.

 

Erabilitako datuen kategoriak

 

Hona hemen helburu honetarako erabilitako datu-kategoriak:

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak.
  • Kutxabankek gainerako datu-kategoriak aztertu eta tratatzetik inferitu edo ondorioztatutako datuak.
  • Zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, publikoaren eskura dauden iturrietatik, erregistro publikoetatik edo kanpoko iturrietatik eskuratuak.

 

Tratamenduaren oinarria

 

Tratamenduaren oinarrian, batetik, hirugarrenek egindako iruzurren eraginpeko kontuen titularren interes legitimoa dago eta, bestetik, Kutxabanken interesa, zure kontuan jatorria eta jomuga duten banku-eragiketetan iruzurra hauteman eta prebenitzeko.

 

Datuak lagatzea

 

Delituzko egoerak saihesteko xede bakarraz, eta baldin eta iruzur bat gerta daitekeela hautemateko behar adina zantzu badaude, Kutxabank legitimatuta egongo da bere bezeroen datuak Cajasurri edo egoera horren eraginpeko enpresei lagatzeko, iruzur hori prebenitze aldera.

 

4.7 Merkataritzako komunikazioak igortzea

 

Tratamenduaren deskribapena

Helburu horrekin egindako tratamenduak hauek izan daitezke: merkataritzakomunikazioak, komunikazio orokorrak edo komunikazio pertsonalizatuak igortzea Kutxabankek saltzen dituen produktu edo zerbitzuak sustatzeko, posta bidez, mailing bidez, faxez, SMS bidez, posta elektronikoz edo beste edozein baliabideren bitartez.

Tratamenduaren helburua

Tratamendu honen helburua da Bankuak berak eta banku- eta finantzasektorearekin eta aseguruen, higiezinen eta zerbitzuen sektoreekin lotutako hirugarren laguntzaileek merkaturatutako intereseko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea.

Erabilitako datuen kategoriak

 

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, elkarrizketa edo inprimaki bidez kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.

Tratamenduaren oinarria

Tratamenduok egiteko, merkataritza-komunikazioak igortzeko zure aurretiko baimen esplizitua izaten da.

Baimen hori edozein unetan kendu ahalko da, eskubideak erabiltzeko gaitutako eta Politika honetan adierazitako edozein bidetatik. 

Beste enpresa filial batzuen edo hirugarren laguntzaileen eta, bereziki, aseguruen sektorearen produktuak sustatzeko ere zure berariazko baimena eskatuko dizugu aurretiaz. Nolanahi ere, baimen hori atzera bota ahal izango da, eta bezeroak une oro aurkaratu ahal izango du tratamendu hori.

Ondorio horietarako, jakinarazi nahi dizugu Kutxabank dela Kutxabank Vida y Pensiones eta Kutxabank Aseguradora sozietateen banku aseguruetako agente bakarra, eta horrek esan nahi du bankuak saldutako aseguru guztiak aseguruetxe horren bitartez merkaturatzen direla.

Salbuespen gisa, Kutxabankek uste du DBEO indarrean sartu aurretik Entitatearen bezero ziren interesdunei dagokienez bere enpresa jarduera sustatzeko interes legitimoa duela, kredituko edo aurrezkiko produktu eta zerbitzuen eskaintzak eginez. Horretarako, Kutxabankek dagokion azterketa egin du, bere interesak eta interesdunen eskubideak eta askatasunak haztatzeko.

 

4.8 Merkataritzako profilak sortzea.

 

Tratamenduaren deskribapena

 

Tratamenduok egitean, merkataritzako profilak sortzen dira zu bezero-segmentu
jakin batekin identifikatzeko eta produktu ez zerbitzu-eskaintza jakin batera
egokitzeko.

 

Zure datu pertsonalekin profil hauek prestatuko ditugu:

  • Profilak segmentatzea, zure intereseko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko:
    • Segmentazio-tratamenduak egingo ditugu zure adinean eta Entitatearekin aurretiaz kontratatutako produktuan oinarrituta.
    • Dauden datuetan oinarrituta, zuretzat interesgarriak izan daitezkeela uste dugun produktu eta zerbitzuak identifikatzeko, kanpoko iturrietatik eskuratutako daturik erabili gabe, ondarekaudimeneko fitxategiak barne.
  • Finantzaketa-produktuak eskaintzeko arrisku-profilak.
    • Zure kaudimena eta ordaintzeko gaitasuna ezartzea, eskaintza egin ahal izateko edo etorkizuneko finantzaketa-eskakizunei arinago erantzuteko. Tratamendu horiei aplikatzen diegun logika, funtsean, honetan oinarritzen da: zure diru-sarrerei buruz eman dizkiguzun datuetan, gurekin izan duzun prozesutik zure aurrezteko gaitasunari buruz ondorioztatu dugun guztian eta aurreko eragiketetan zurekin izan dugun esperientzian.

 

Tratamenduaren helburua

 

Tratamenduaren helburua da zure datuen gainean teknika estatistikoak eta bezeroak segmentatzeko teknikak aplikatzea, zure premietara eta lehentasunetara egokitutako merkataritzako eskaintzak egiteko eta kontratatu dituzun zerbitzuen jarraipena egiteko.

 

Datuen kategoriak

 

Hona hemen helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak:

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, elkarrizketa edo inprimaki bidez kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak.
  • Kutxabankek gainerako datu-kategoriak aztertu eta tratatzetik inferitu edo ondorioztatutako datuak.

Kutxabankek berariaz jakinarazi nahi dizu profil horiek prestatzeko ez direla erabiliko zuk zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, ondare-kaudimeneko fitxategietan jasotako informaziotik eskuratuak. Mailegu- edo kreditu-eragiketa bat eskatzen duzunean edo zure berariazko baimena dugunean soilik erabiliko du Kutxabankek fitxategi horietako informazioa.

 

Tratamenduaren oinarria

 

Tratamenduok tratamendu horretarako interes legitimoan oinarritzen dira, hots, Entitatearen lana efizientziarik eta kalitaterik handienaz egitean, hala gure ikuspegitik nola bezeroaren pertzepzioaren aldetik. Edozein unetan horrelako tratamenduak egitearen aurka ager zaitezke, Politika honen 8. puntuan adierazitako edozein bidetatik.

Aldiz, informazio hau prestatzeko kanpoko datu-baseak erabili badira, bereziki, ondare-kaudimenaren fitxategietako informazioa, informazio hori mailegueragiketa bat edo kreditu bat eskatu bada edo zure berariazko baimena baldin badago soilik tratatuko da. Baimen hori edozein unetan kentzeko eskubidea daukazu.

 

4.9 Sustapenak eta zozketak.

 

Tratamenduaren deskribapena

Helburu honekin egindako tratamendua Kutxabankek antolatutako sustapen edo zozketetara sartzeko egin dituzun eskabideei buruzkoa da, zeinak zure interesekotzat jotzen ditugun, horietan berariaz izen eman behar izanik gabe.

 

Tratamenduaren helburua

 

Tratamenduaren helburua Entitateak bere bezeroei eskainitako sustapenak aurkeztea da, sustapenetan berariaz izen emateko beharrik gabe.

 

Datuen kategoriak

 

Hona hemen helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak:

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean
  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak.
     

Tratamenduaren oinarria

Tratamenduok bezeroen kontratuak kudeatzeko interes legitimoan oinarritzen dira, baina haien aurretiko baimena beharko dute sari bat onartu aurretik eta, beraz, ez da zure daturik tratatuko aurretiaz publizitate-ekintzen xede izan nahi ez duzula adierazi baduzu.

 

4.10 Instalazioen segurtasuna. Bideozaintza

 

Tratamenduaren deskribapena
 

Tratamendu hauetan, Kutxabanken bulego, sukurtsal, eraikin eta zentro korporatiboetan instalatutako ekipoen bidez irudiak atzitu eta grabatzen dira.
 

Tratamenduaren helburua

Tratamenduaren helburua da gure bezeroak eta Entitateko aktiboak babesteko beharrezkoak diren neurriak ezartzea eta kalte ekonomikoak eta ospe-kalteak prebenitzea. Zaintza-kamerak Kutxabanken segurtasuna zaintzeko instalatzen dira. Kutxabankek ezingo ditu zaintza-kamerak berariaz deskribatu denarekin bat ez datorren moduren batean erabili, eta jasotako irudiak fede onez eta helburu horrekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
 

Datuen kategoriak

Helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak bideozaintzako kamerek jasotako irudiak izango dira.
 

Tratamenduaren oinarria:

Tratamenduaren oinarria da Kutxabankek bere instalazioak, langileak eta bezeroak babesteko duen legezko betebeharra, Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua betetze aldera.

 

Datuak lagatzea

Datuak agintari judizialei edo Estatuko segurtasun indar eta kidegoei laga ahal izango zaizkie, beren betekizunak betetzeko hala eskatzen dituztenean.

 

 

4.11 Xede estatistikoa edo Entitate barneko jarraipeneko xedea duten tratamenduak.

 

Tratamenduaren deskribapena

Hona hemen jarraipenak egiteko eta Entitatearen jarduerari buruzko estatistikak sortzeko egindako tratamenduak:

  • Bezeroen datuak multzokatzea estatistikak egiteko.
  • Datuak antolatzea, txosten eta eredu estatistikoak prestatzeko.
     

Tratamenduaren helburua

Tratamenduaren helburua txosten estatistikoak eta eredu matematikoak egitea da, Entitatearen jarduera kudeatzeko eta horren jarraipena egiteko.
 

Datuen kategoriak

Hona hemen helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak:

  • Zuk eman dizkiguzun datuak, elkarrizketa edo inprimaki bidez kontratuak altan ematean edo gurekin harremana izatean.
  • Produktu eta zerbitzuak mantentzeari buruzko datuak.
  • Kutxabankek gainerako datu-kategoriak aztertu eta tratatzetik inferitu edo
  • ondorioztatutako datuak.
     

Tratamenduaren oinarria

Tratamenduaren oinarria Kutxabanken interes legitimoa da bere enpresajardueraren garapenean.

5. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

 

Kutxabankek kontratu bidezko harremanaren indarraldiak irauten duen bitartean gordeko ditu datuak.

Adostasunean oinarritutako datuak zuk baimena edo adostasuna berariaz ezeztatu arte edo gurekin ezarritako kontratu- edo negozio-harremanak amaitu arte egongo dira indarrean.

Adostasuna ezeztatzen denetik edo kontratu- edo negozio-harremanak amaitzen direnetik, neurri teknikoak eta antolaketakoak ezartzen hasiko gara, zure datuak indarreko lege-betebeharrak betetzeko soilik erabiltzen direla bermatze aldera.

Entitateak zure datuak suntsituko ditu indarreko araudiak ezartzen dituen epeetan, Kutxabanken jarduera arautzen duelako, kontuan hartuta ekintza administratibo eta judizialen preskripzio-epeak.

Kutxabankek sei hilabeteko gehieneko epean emango ditu negozio-harremana formalizatu edo produktu edo zerbitzu bat kontratatu aurretiko fasean emandako datu pertsonalak, eskabidean epe luzeago bat zehazten badugu izan ezik. Alabaina, hala nahi baduzu, zure datuak erabat ezabatu daitezen eskatzeko eskubidea duzu.

Bideozaintzako grabaketei dagokienez, Kutxabanki aplikatzekoa zaion Segurtasun Pribatuari buruzko araudiak ezartzen du hamabost eguneko gehieneko epea dagoela halakoak kontserbatzeko, grabaketa egin den egunetik kontatzen hasita, agintaritza judizialek edo Segurtasun Indar eta Kidego eskudunek kontrakoa esan ezean.

 

6. Nori komunikatzen dizkiogu zure datuak?

 

Kutxabank SA entitateak ez du daturik lagako, lagapen hori zurekiko legezko edo kontratuzko betebehar batean oinarritu ezean, adibidez, kasu hauetako batean:

  • Errekerimenduak eta jarraipeneko eta kontroleko jarduketak betetzen direla gainbegiratzen duten agintariei.
  • Sozietate filialei, Kapitalak zuritzearen eta terrorismoa finantzatzearen prebentzioaren arloko araudiak behartutako subjektuei eta beste herrialde batzuetako agintaritza edo organismo ofizialei, Europar Batasunaren barrukoak zein kanpokoak izan, terrorismoaren eta delinkuentzia antolatuaren forma larrien finantziazioaren aurka borrokatzearen eta kapital-zuritzea prebenitzearen esparruan.
  • Epaitegi eta auzitegiei, eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Kutxabanki datu pertsonalak emateko eskatzen badiote.
  • Espainiako Bankuko Arriskuei buruzko Informazio Zentralari, eta diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko fitxategiei, ez-betetze hori gertatuz gero.
  • Beren kontratuak izapidetzeko eta beren produktu eta zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak diren laguntzaile gisa jarduten duten erakundeei; hauek dira, esaterako: notarioak, erregistro publikoak eta preskriptoreak eta higiezinen merkatuko bitartekariak, higiezinen atari modura lotuta egon ala ez, berariaz onartuak eta informatuak.
  • Cajasurrekin datu pertsonalen tratamendua dakarten zerbitzuen prestazioren kontratuak dituzten hornitzaileei eta hirugarrenei.

Kasu horietan, Kutxabankek bermatzen du tratamendua enkargatzeko kontratu horiek indarreko legeriak eskatzen dituen berme guztiak biltzen dituen kontratu batean formalizatuko direla. Tratamenduaren arduradunek ezingo dituzte inola ere beren datuak norbere xedeetarako edo kontratu bakoitzean zehaztutakoez bestelako xedeetarako erabili.

 

7. Datuen nazioarteko transferentziak

Kutxabankek ez du datu-transferentziarik egiten Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden edo beren zerbitzariak hortik kanpo dituzten beste enpresetara. Nolanahi ere, nazioarteko transferentzia horiek gertatzen diren kasuetan, Kutxabankek behar diren neurriak hartuko ditu transferentzia horiek berme egokiak ematen dituen herrialde edo erakunde batera egin daitezen, edo arauz ezarritako printzipio legitimatzaileetan oinarritu daitezen.

 

8. Eskubideak erabiltzea

 

Zure datu pertsonalak atzitu, zuzendu, aurkaratu, ezabatu, mugatu eta lekualdatzeko, zure baimena ezeztatzeko eta erabaki automatizatu baten xede ez izateko eskubideak erabil ditzakezu, legeari jarraikiz.

Zure eskubideok erabiltzeko, bide hauetako edozeinetatik aurkez dezakezu zure eskabidea, behar izanez gero identifikazio-agiriaren kopia bat aurkeztuta:

 

Gainera, zure datuen tratamenduarekin lotutako erreklamaziorik egin nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara igor dezakezu (www.aepd.es).

 

Eskubideak Oharrak eta arreta-bideak
  • Atzitzea
  • Zure eskubideak erabiltzeko, idatzizko mezu bat bidali beharko duzu Kutxabanken egoitza sozialera edo posta elektroniko bat info@kutxabank.es helbidera, eta bi kasuetan zure NANaren kopia erantsi beharko diozu eskabide honi.
  • Eskubide hauek erabiltzea doakoa da. Uste baduzu zure datuak ez ditugula araudiaren arabera tratatu, Datuak Babesteko Ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, dpo@grupokutxabank.com helbidean.
  • Nolanahi ere, erreklamazioa egin dezakezu kontrol-agintaritzan, zehazki Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (C/Jorge Juan nº6, 28001 Madrid).
  • Zuzentzea
  • Ezabatzea
  • Aurkaratzea
  • Banako erabaki automatizatuak aurkaratzea
  • Tratamendua mugatzea
  • Lekualdatzea